XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garai hartako euskal herritarren egoera soziolinguistikoarekin aurrez aurre zeuden erabaki hauek.

Sarako Eskola

Komentatzen ari garen urtealdi honetako fenomenorik harrigarriena Donibane-Ziburu inguruan sortzen den loraldia da. Garai honetan euskaraz egiten den liburuetatik hirutik bat eskola honetakoa da. Arrakastaren termometro gisa berrargitalpena hartzen badugu, berrargitaratu direnen lautik hiru dira hauen obrak.

Tertulietara biltzen den jendea jende jantzia da, Unibertsitatean ikasitakoa. Produktu aldetik ere, erlijiozko gaietan, noski, halako maila bat gordetzen dute. Axular-ek dioenez, eztut liburutto haur letratu handientzat egiten. Eta ez xoil, deus eztakitenentzat ere.

Diferentziaz jabetzeko alderatu besterik ez dago hauen produkzioa eta, adibidez, hegoaldetiarren katiximak: gaiaren tratamendua eta euskararen maneiua, bietan dira nabarmenak aldeak.

Harrigarri gertatzen da Axular eta lagunen obra, nekazarien herri pobre eta analfabetoa baitzen gehienbat artean euskal gizartea. Axular-ek eta kultuagoentzat idazten dute eta aipatu dugunez liburu horiek irakurri egin ohi ziren gainera, berrargitalpenak ere berauenak baitira nagusi.

Sarako eskolaren kokalekua da emankortasun honen gakoa. Gogoratu behar da garai hartan Lapurdi aberatsa dela. Arrantzan du oinarria bertako ekonomiak. Donibane Lohizune eta Ziburu dira Lapurdiko itsasportu nagusiak, Baiona baino ere gehiago, eta euskal arrantzaleek Ternuara egin ohi zituzten bideen lekuko.

Donibanek 12.000 biztanle ditu eta Ziburuk 3.000 eta bien artean osatzen den hiri-bilgunea Euskal Herriko handienen parekoa da.

Euskaraz inprimatutako bigarren liburua: Joanes Leizarraga-ren Testamentu Berria, 1571. urtean argitaratua

Donibane Lohizune grabatu zahar batean